Esta web utiliza cookies propias para facilitar la navegación y cookies de terceros para obtener estadísticas de uso y satisfacción.

Puede obtener más información en el apartado "Cookies" de nuestro aviso legal.

Ud está aquí:
  1. Aurkezpena
  2. Gida didaktikoak
  3. 4. gida didaktikoa: Lurrikarak, itsasikarak eta tsunamiak

Volver

4. gida didaktikoa: Lurrikarak, itsasikarak eta tsunamiak

Aurkezpena

Lurrikarak, itsasikarak eta tsunamiak gero eta mehatxu handiagoak dira pertsonen, ingurumenaren eta hiri-ingurunearen segurtasunerako. Herritar prestatuak sustatzeko beharraz jabetuta, gida didaktiko hau hezkuntza-sistemaren lehen etapetatik prebentzio-kontzientzia garatzeko hezkuntza-tresna gisa aurkezten da. Maila bakoitzera egokitutako proposamen pedagogikoen bidez, arriskuen, autobabeserako neurrien eta prebentzioaren kulturaren inguruko ikaskuntza esanguratsua sustatzen da.

Gida didaktikoa 4. Lurrikarak, itsasikarak eta tsunamiak

Gida didaktikoa 4. Lurrikarak, itsasikarak eta tsunamiak

Gida didaktikoa 4. Lurrikarak, itsasikarak eta tsunamiak

Helburua eta hartzaileak

Gida didaktiko honen helburua irakasleei tresna pedagogiko erabilgarria eta egokitua ematea da, unibertsitateaz kanpoko hezkuntza-etapa guztietako ikasleak lurrikara, itsasikara eta tsunamien aurrean izan beharreko jokabideaz sentsibilizatzeko. Jarduera inklusiboen eta testuinguruan kokatutakoen bidez, honako hau lortu nahi da:

  • Arriskuen prebentzioaren kultura sortzea.
  • Jarrera arduratsuak eta ingurumenarekiko errespetuzkoak sustatzea.
  • Segurtasunarekin, pentsamendu kritikoarekin eta herritarren parte-hartzearekin lotutako funtsezko gaitasunak garatzea.
  • Baso-sute baten aurretik, sutean zehar eta ondoren nola jokatu behar den irakastea ikasleei.

Gida Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta unibertsitateaz kanpoko beste irakaskuntza batzuetako irakasleei zuzenduta dago, eta etapa bakoitzari egokitutako proposamen metodologikoak ditu. Baliagarria da, halaber, ingurumen-hezkuntzako, eskolako babes zibileko edo bizikidetzarako eta herritartasunerako prestakuntzako programetarako baliabide osagarri gisa.

Helburu didaktiko orokorrak

Gida honen diseinuak lurrikara, itsasikara eta tsunamien aurrean prebentzioaren eta autobabesaren arloko hezkuntzaren ikuspegi integralari erantzuten dio, garapen iraunkorrerako hezkuntzaren, autobabesaren kulturaren eta komunitate seguruagoak eta erresilienteagoak eraikitzeko parte-hartze aktiboaren printzipioekin lerrokatuta.Salto de líneaGidaliburuaren helburu didaktiko orokorrak hauek dira:

  • Lurrikarak, itsasikarak eta tsunamiak zer diren, horien arrazoiak eta pertsonentzat, ingurunearentzat eta gizartearentzat dituzten ondorioak ulertzea.
  • Jokabide arriskutsuak identifikatzea eta nork bere burua babesteko oinarrizko neurriak ezagutzea sismo edo tsunami baten aurretik, bitartean eta ondoren.
  • Fenomeno horien inpaktua murrizteko, ingurune naturala zaintzeak, prestatzeak eta prebenitzeak duen garrantzia balioestea.
  • Erantzukizun-, elkartasun- eta lankidetza-jarrerak garatzea larrialdi-egoeren aurrean.
  • Norberaren autonomia, analisi kritikorako gaitasuna eta arrisku-testuinguruetan erabaki informatuak hartzea sustatzea.
  • Ikaskuntza eguneroko bizitzara transferitzen laguntzen duten testuinguru errealetan edo simulatuetan integratzea.
  • Ikasle guztien inklusioa eta parte-hartze aktiboa sustatzea, proposamenak ikasteko gaitasun eta estilo desberdinetara egokituz.

Lantzen diren funtsezko gaitasunak

Gida honetako proposamen metodologikoek egungo curriculumean definitutako funtsezko gaitasunak garatzen laguntzen dute, eta, bereziki, hauek nabarmentzen dira:

  • Kultura-kontzientzia eta -adierazpenerako gaitasuna: prebentzioari eta larrialdiari lotutako narratiba, jolas sinboliko, adierazpen plastiko edo ikus-entzunezkoen bidez.
  • Gaitasun pertsonala, soziala eta ikasten ikasteko gaitasuna: autorregulazioa, hausnarketa kritikoa eta arriskuen aurreko erantzukizuna sustatzen dituzten jardueren bidez.
  • Herritartasunerako gaitasuna: guztion onerako konpromisoa, bizitza kolektiboan parte hartzea eta larrialdi-egoeren aurrean elkartasuna sustatuz.
  • Zientzia, teknologia eta ingeniaritzarako gaitasuna (CTE): fenomeno naturalak identifikatzean, hala nola itsasikara eta tsunamiak, horien zergatiak ulertu eta konponbideak proposatzean.
  • Competencia digital: mediante el uso de recursos audiovisuales, documentales o herramientas interactivas que complementan el aprendizaje.
  • Hizkuntza-gaitasuna: irakurketak, narrazioak, elkarrizketak eta ahozko edo idatzizko produkzioak indartua.
  • Matematikarako eta zientzia eta teknologiako oinarrizko gaitasunetarako gaitasuna: krokisak, sailkapenak, kausa eta ondorioen azterketak, edo ekintzen sekuentziak egitean.

Tsunamia

Tsunamia

Tsunamia

Subir